XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

C) Kukuak txantxagorriaren abian aren arrautza guztiak jan ta berak bat egiten do ta txantxagorriak gero azi bear dio.

Egi egia da au, ezta ipuia.

9. Kukuaren otsa lenengoz urte baten entzuten denean: A) Oin-azpian dagoan lurra etsera eroanda, tximitxa guztiak ilten dira.

B) Sakelean dirua daukanak urte guztian dirua eukiko dau.

C) Urte atan ezta ilgo.

D) Orduan dirurik aldean eztaukana, beti txiro (gabe, lander, pobre) izango da.

10. Paskoatik amar egun barru kukuak yoten ezpadau, kukuari berari entierrua kantau bearko ddako.

11. Norbaitek hiltzeko ustea dianean, frankok diote: ezdut daigun urtheko kukua entzunen.

12. Kukua hiltzen duenak suerte gaixtoa.

13. A) Kukua Martxoko Andra Mariz Erromako zubian izaten da ta zortzi egun barru onera etortzen da.

B) Kukuak Martxoko Andra Mariz Erromako eliza bateko klotxeran kantatzen du eta hunat partitzen da.